Archive for the ‘Jarduerak/Actividades’ Category

Laudio Udaleko Berdintasun Arlotik

asteartea, abuztua 4th, 2009

Laudioko Udaleko Berdintasun Arlotik, jaietako koadriletan eta jende gaztea mugitzen den lokaletan “Jaietan ere, eraso sexistarik ez” lemapean zenbait pegatina banatuko dira.Gazteriaren artean ere jaia errespetuz bizitzeko asmoa zabaldu nahi da eta festetan “edozerrek balio dela” dioen ideia saihestea.

imagen-18


Sólo el 4% de las vías y plazas del callejero de Laudio se ha bautizado con nombre de mujer La plataforma Neskateka propone adoptar políticas de género en todos los ámbitos de la vida social.

osteguna, uztaila 30th, 2009

Barka, sarrera hau hizkuntza honetan bakarrik dago erderaz.


Estatuak

asteartea, ekaina 30th, 2009

Emakumeek ere goraipena merezi dute, horretarako hor daude hainbat eskultura; nik dakidanez hiru daude herrian, behintzak pertsonen irudiak direnak eta horretatik bi emakumeenak dira. Kontutan izatekoa da.


Blog interesgarria

asteazkena, ekaina 24th, 2009

Barka, sarrera hau hizkuntza honetan bakarrik dago erderaz


“Emakume helduentzako ikastaroa:www.neskateka.eus blog-mapa”

astelehena, ekaina 22nd, 2009

“Emakume helduentzako ikastaroa:www.neskateka.eus blog-mapa”

Kurtsoa www.neskateka.eus blog-mapari buruz. Emakume helduak teknología berrietara gerturatu, “gizonezkoen gauza da” mitoa bertan behera utzi. Blog honetan Laudioko emakumeen partaidetza bultzatu, honela beraien inguru urbanoko aldaketa eta hobekuntzen protagonista eta pertsona aktiboak bihurtuz (sarbidetasuna, segurtasuna, garraioak).
Kurtsoa Laudioko Kazeta Gunean ekainak 15, 16 eta 17an goizeko 10:30etatik 12:30etara izango da, Emakundek bultzatutako Berdintasunerako Gunearen barne. Informazio gehiago eta inskripzioak: Berdintasunerako Arloan 94 403 48 50. Plaza mugatuak.

p6150150p61501492p61501482


News: mintzaldia

asteazkena, ekaina 3rd, 2009

Neskak!

Berdintasuna, Gazteria eta Urbanismo zerbitzuek, Neskateka taldekideekin batera Ane Alonsori ongi etorria emango diogu, arkitektoa eta Hiria Kolektibokoa.Ane Alonsok urbanismoari buruzko aurkezpen bat egingo du gizarte eta genero ikuspegi batekin, bere lana eta esperientzia erakutsiz.

Ostiral honetan izango da, Ekainak 5ean, arratsaldeko 16etatik 18etara, Centro Municipal de Formacion Profesional-eko erabilera askoko gelan, Virgen del Carmen 17. zenbakian (La Salle izandakoa). Sarreran, aretoa non dagoen erakutsiko duen kartel bat izango duzue (parking-aren aldetik sartu behar zarete).

Bertan izango gara zure zain!

Ane alonso méndez, bilbo 1971. Arkitektua, 1999an Donostiako Arkitekturako GETan. Karreran zehar, Helsinkiko (Finlandia) Otaniemi Unibertsitatean pasa zuen ikasturte bat. HiriaKolektiboko partaide da, eta aldi berean bere kabuz burutzen ditu proiektuak. Ume baten ama da, eta bigarrenaren esperoan dago. HiriaKolektiboarekin, hirigintzako lan hainbat egin ditu, genero, iraunkortasun eta giza ikuspegitik. Kritika eta hausnarketarako talde bat da.Hirigintzari buruzko tailer eta mintegi ugaritan parte hartu dute, generoa eta espazio publikoari buruzko gaiak aurkeztuz. Espazio publikoaren analisi eta proposamenetarako lanak egin dituzte. Eskala txikiagoko eraikuntza proiektu propioak ere burutu ditu, bioklimatika eta bioeraikuntza erizpideekin.

Ladreilu gorrizko zubia

larunbata, maiatza 30th, 2009

Barkatu, esta entrada solo existe en castellano.


doctor fleming kalea

larunbata, maiatza 23rd, 2009

imagen-0103


Gaueko geraldia

asteartea, martxoa 31st, 2009

imagen-2

NESKATEKA, gure hiriaren diseinuari buruz emakumeen ikuspuntutik hausnartu eta parte hartzeko proiektu bat da. Emakume guztiak gonbidatuta zaudete gaueko geraldi dibertigarri batetara, Apirilak 7 asteartean gaueko 21:00etan Lamuza Plazan. Geraldi honetan proiektua aurkeztuko dugu eta gidatutako gau ibilaldi bat emango dugu. Interesatuta bazaudete baina etortzea posible ez baduzue, apuntatu edo informazio gehiago eskatu www.neskateka.eus web gunean edo harremanetan jarri Berdintasun Zerbitzuarekin 94 403 48 50 telefonoan, Apirilak 8 eta 26 bitartean. Zuen zain!

Gauez geratzea paseatzeko eta hiria emakumearen ikuspuntutik behatzeko.
Gauez geratzea
2009ko apirilaren 7an, 21:00etan, Neskatekaren gauez geratzea hasi zen, FP eta Laudioko Udalaren Berdintasun Sailaren artean antolatuta.
30 bat pertsona bildu ziren Lamuza Plazan eta Izaskun Arregi Zinegotziaren aurkezpenarekin hasi zen dena.
Proiekzio bat egin zen Plazako denda baten leihoan eta proiektua eta gaueko programa azaldu ziren. Ongietorria emateko mantak oparitu ziren paseoari ekiteko.
Ibilbidea
Ibilbidea aldez aurretik burutu zen Sara Martinez Laudioko herritarraren bulegoaren laguntzarekin.
Proposamen honetatik 10 geraleku utzi ziren kanpoan. 10 gune hauek aldez aurretik aztertu ziren Ane Barrutia Mendizabalekin, Bilbon Local 4ko paisajista dena.

Gaueko paseoa Local 4ko Ane Barrutia Mendizabalek eta Funky Projectseko Alexandra Filiatreauk zuzendu zuten. 10 etapatan zatitu zen:
1. Lamuza Plaza proiektuaren aurkezpenarekin eta partaideentzako ongietorriarekin.
2. Geltokiko tunela.
3. Arantzar kaleko eskailerak.
4. Txindoki kaleko eskailerak.
5. Bigarren tunela eta zubia.
6. Zumalakarregi kaleko eskailerak eta igogailua.
7. Ertza eta bertako eskailerak…
8. Lamuza parkea
9. Frontoira daramaten zuhaizpeko eskailerak.
10. Laudioko museo gastronomikoan tea eta infusioak hartu bitartean esperientziari buruz hitz egin genuen.

Gauez eginiko paseo honen bitartez eremuaren behaketa-ariketa bat egin dugu. Gure emakume-ikuspuntutik egunero ibiltzen dugun hiria behatu dugu.

Hiria 5 gairen gainean lan eginez aztertu dugu:
1. -Zentzuak
2. -Antolamendua
3. -Oroimena
4. -Jarduerak
5. -Klima

IMG_2875IMG_2901IMG_2921IMG_2907