News: mintzaldia

Neskak!

Berdintasuna, Gazteria eta Urbanismo zerbitzuek, Neskateka taldekideekin batera Ane Alonsori ongi etorria emango diogu, arkitektoa eta Hiria Kolektibokoa.Ane Alonsok urbanismoari buruzko aurkezpen bat egingo du gizarte eta genero ikuspegi batekin, bere lana eta esperientzia erakutsiz.

Ostiral honetan izango da, Ekainak 5ean, arratsaldeko 16etatik 18etara, Centro Municipal de Formacion Profesional-eko erabilera askoko gelan, Virgen del Carmen 17. zenbakian (La Salle izandakoa). Sarreran, aretoa non dagoen erakutsiko duen kartel bat izango duzue (parking-aren aldetik sartu behar zarete).

Bertan izango gara zure zain!

Ane alonso méndez, bilbo 1971. Arkitektua, 1999an Donostiako Arkitekturako GETan. Karreran zehar, Helsinkiko (Finlandia) Otaniemi Unibertsitatean pasa zuen ikasturte bat. HiriaKolektiboko partaide da, eta aldi berean bere kabuz burutzen ditu proiektuak. Ume baten ama da, eta bigarrenaren esperoan dago. HiriaKolektiboarekin, hirigintzako lan hainbat egin ditu, genero, iraunkortasun eta giza ikuspegitik. Kritika eta hausnarketarako talde bat da.Hirigintzari buruzko tailer eta mintegi ugaritan parte hartu dute, generoa eta espazio publikoari buruzko gaiak aurkeztuz. Espazio publikoaren analisi eta proposamenetarako lanak egin dituzte. Eskala txikiagoko eraikuntza proiektu propioak ere burutu ditu, bioklimatika eta bioeraikuntza erizpideekin.

Iruzkina egin/Deja tu comentario